Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erakundea
 
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
 
Erakundea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Titularra : Leandro Azcue Mugica

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945019650 Ext. 19650
Faxa:  945 019702

Agintaldia: 2013/01/04 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:
    1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen dibertsifikazioa lortzeko programak diseinatu eta gauzatzea.
    2. Diru-laguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.
    3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.
    4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.
    5. Kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak igortzea.
    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea, beharrezkoa denean.
    7. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantzako sektorerako ezarritako tresna eta bermeari dagokionez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.
    8. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.
    9. Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.
    10. Arrantzarako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, dagokion Jarraipen Batzordean EAE ordezkatuz.
    11. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.
    12. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, funtzionamendu eraginkorra izatea bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatuz.
    13. Portu edota itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.
    14. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak egin eta proposatzea.
    15. Itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.
    16. Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzako antolamenduaz eta kudeaketaz arduratzea.
    17. Urpeko igeriketa profesionala.
    18. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan, sailari dagozkion ordezkaritza eta funtzioak betetzea.
  2.  Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari atxikitzen zaio Arrantzako Aholku Batzordea.
Euskadi, auzolana