Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erakundea
 
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
 
Erakundea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Titularra Irma Mª Basterra Ugarriza

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945019693 Ext. 19693
Faxa: 945016310

Agintaldia: 2013/09/13 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek betetzea:
    1. Landa Garapen Iraunkorreko Programa diseinatzea, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak tramitatzea, Sailak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen berezko eskumenen barruan.
    2. Europar Batasunak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen arau eta politikak landu eta aplikatzerakoan, Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.
    3. Nekazaritzan eta elikagai-gaietan Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan, Sailari dagozkion ordezkaritza eta funtzioak betetzea.
    4. Administrazio publikoen politika eta jardunak koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko proposamenak egitea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen garapen ekonomikoari bultzada emateko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana barne dela, hala behar izanez gero.
    5. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, Sailaren plan estrategikoak eta plan horien jarraipen-txostenak koordinatzea.
    6. Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz Sailari dagozkion eskumen guztiak bultzatu, bete eta koordinatzea.
    7. Landaberriri beharrezko duen babes tekniko eta administratiboa ematea.
    8. Landa-garapeneko laguntza-programak egin eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.
    9. Mendi-nekazaritzako inguruetarako eta alde behartsuetarako programak egin eta koordinatzea.
    10. Agente ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.
    11. Landa-eremuetako jardun ekonomikoa dibertsifikatzeko jarduerak egitea, eta landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eustea.
    12. Landa-inguruetan, enpresa-ekimen berrietarako, enpresa txiki eta ertainak sortzeko eta elkarteak eratzeko laguntza ematea.
    13. Landa garapeneko elkarteekin harremana izatea eta berau sustatzea.
    14. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritza- eta arrantza-arloetan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.
    15. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari nekazaritza-, arrantza- eta landa-gaietako heziketa arautuko ikasketa-programak proposatzea.
    16. Berrikuntza, kudeaketaren hobekuntza eta pertsonen prestakuntza laguntzea.
    17. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-gaietan enpresen ekintzailetza-kultura sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
    18. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.
    19. Nekazaritza-turismoari dagozkion jarduerak gauzatzea.
    20. Jardun-programak egin eta proposatzea arrantza-guneen gainbehera saihesteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko.
    21. Lurraldea, itsasertza eta hirigintza antolatzeko espedienteetan eta ingurumen-inpaktua ebaluatzekoetan, eragin sektorialari buruzko txostenak egitea, hala behar denean.
    22. Nekazaritzaren eragin sektoriala ebaluatzeko tresnak garatu eta sustatzea, nekazaritza- eta baso-sektoreetako lurralde-antolamenduan aurreikusitakoaren arabera.
  2. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua, Landaberri eta Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea.
Euskadi, auzolana