Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erakundea
 
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
 
Erakundea

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Titularra : Peli Manterola Arteta

Agintaldia: 2013/04/25 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:
    1. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietako lehiakortasuna hobetzeko programak, plan estrategiko eta sektorialak eta bestelako jarduerak prestatu eta gauzatzea.
    2. EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea. Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroaren barruan honako hauek daude sartuta: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa; EAEko nekazaritza-produktu eta elikagaien kontrol- eta ziurtapen-erakundeen Erregistroa; EAEko Artisautza Produktuen Erregistroa; eta EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda.
    3. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak egin eta gauzatzea, proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.
    4. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta –proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.
    5. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste erakunde batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idaztea eta gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.
    6. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreak eta -enpresak finantzatzeko tresnak sustatzea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea.
    8. Euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta kanpoan ere.
    9. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.
    10. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan enologia-praktikak sustatu eta kudeatzea.
    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien lanbide-arteko erakundeak barne hartuta.
    12. Lehenengo eta bigarren baso-eraldakuntzako industriak antolatzea eta sustatzea.
    13. Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+B nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu, programatu eta bultzatzea, arlo horretan hainbat jardun-ildo sustatuz eta kudeatuz, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, haien eskumeneko esparruetan.
    14. Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.
    15. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ikerketako zentroen eta I+G zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste erakunde batzuen programetan batera parte hartuz.
    16. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.
    17. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.
    18. Elikagaien eta ongarrien kontrol ofiziala egitea, ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.
    19. Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.
    20. Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.
    21. Batasunak zuzendaritzaren berezko gaietan egiten dituen jardunen ondoriozko programetan parte hartzea eta jardun horiek gauzatzen laguntzea.
    22. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak ezartzea eta kontrolatzea, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz eta kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako dagozkien erakundeak sortuz eta kontrolatuz.
    23. Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak zuzentzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionez.
    24. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.
    25. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.
    26. Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatze aldera.
  2. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baliatu egingo ditu ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria sektore publikoko fundazioa sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.
  3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea eta Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.
Euskadi, auzolana