Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erakundea
 
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
 
Erakundea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Titularra :Ikerne Zuluaga Zamalloa

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945019636 Ext. 19636
Faxa: 945019889

Agintaldia: 2015/07/17 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:
    1. Nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak egitea eta koordinatzea, sustapenekoak barne.
    2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jarduerak eta ekoizpen bateratu eta ekologikoak egin eta koordinatzea; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.
    3. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatu Antolaketa Bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzarekin koordinaturik.
    4. Nekazaritza Politika Bateratuaren barruko kudeaketa-programak egin eta koordinatzea.
    5. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea.
    6. Animaliak babesteko neurriak garatzea.
    7. Nekazaritza eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.
    8. Natura-baliabideen kutsadura saihestu edo gutxitzen duten laborantza-moduei buruzko programak egitea.
    9. Batasunean animalien osasun eta ongizateari buruz dauden araudien praktikaren ezarpena sustatzea.
    10. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.
    11. Araudian aurreikusitako baimenak ematea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera bideratuta dauden genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.
    12. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, bai eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia kudeatzea ere.
    13. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.
    14. Ehiza.
    15. Mahastizaintza.
    16. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.
    17. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.
    18. Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakin plana eta nekazaritza- eta arrantza-industrien hondakinena prestatzea.
    19. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta abereen elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak ere.
    20. Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan.
    21. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatzea eta berau garatzea.
    22. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.
  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea eta Euskal Herriko Bertako Abere Arrazen Kontseilua.
Euskadi, auzolana