Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Lankidetza Digitala: EIKTak sartzea enpresen edo profesionalen elkarteetan. 2015

LABURPENA
Titulua:
Lankidetza Digitala: EIKTak sartzea enpresen edo profesionalen elkarteetan. 2015
Xedea:
Programa honen helburua da Elektronika, Informatika eta Komunikazio Teknologiak euskal enpresa-ehunean sartzea; horretarako, laguntza emango zaie enpresen edota profesionalen elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoan sustatutako lankidetza-proiektuei, «Lankidetza Digitala» ekimenaren bitartez.
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 72/2015)
    IRAGARKIA, «Lankidetza Digitala: EIKTak sartzea enpresen edo profesionalen elkarteetan» Programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Lankidetza Digitala: EIKTak sartzea enpresen edo profesionalen elkarteetan. 2015
Programa honen helburua da Elektronika, Informatika eta Komunikazio Teknologiak euskal enpresa-ehunean sartzea; horretarako, laguntza emango zaie enpresen edota profesionalen elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoan sustatutako lankidetza-proiektuei, «Lankidetza Digitala» ekimenaren bitartez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresen edota profesionalen elkarte diren pertsona juridikoek.
a) ETEa izatea. b) Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. c) Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. d) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan. e) Elkartekideen artean Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiak ezartzea bultzatu eta errazten duten enpresa edota profesionalen elkarteak izatea, baldin eta 10 erakunde elkartekide gutxienez biltzen dituzten proiektuak aurkezten badituzte, erakundeok IKTak sartzeko proiektuan murgildurik daudela egiaztatzen badute, eta beren helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute edo gutxienez jarduera zentro bat bertan kokaturik badute. Merkataritza-sektoreko enpresen eta profesionalen elkarteen kasuan, proiektuan inplikatuko diren erakunde elkartuen gutxieneko kopurua 30ekoa izango da. f) Ondoko egoeraren batean ez egotea. Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun. Laugarrena.– 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Onuraduna errepideko garraio-sektorean jardunean diharduen enpresa bada, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 11. artikuluan daude zehaztuta. Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz. Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1(c) artikuluan aurreikusitako kasuetan. Zortzigarrena.– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango –edo, hala badagokio, ordainduko– da laguntza. Bederatzigarrena.– Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.
PRESTAZIOA
Muga:
a) Oro har, % 50. b) «Software libre bidez kudeaketa-aplikazio informatikoak garatzeko» proiektuak: aplikazioak garatzeko gastuen % 75. Halako aplikazio informatikoek zabalkunde handia izango dute hainbat enpresa-sektoretan, eta, ondorioz, bultzada handia emango diete enpresei, informazio-teknologiak erabil ditzaten. Software Libreko kudeaketa aplikazioetarako Laguntza Eskaeren kasuan, ez dira diruz lagunduko lehenago aurkeztutako garapenak barne hartzen dituzten proiektuak, gauzatutako aplikazioen berrerabilpena sustatu nahi delako. c) «Txikizkako merkataritza-elkarteek» aurkeztutako proiektuak: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75. d) Gehienezko diru-laguntza 33.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko. e) Elkarteek proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dituzte urtebetean, eta ez da gehieneko diru-laguntza metaturik izango. Dena den, elkarte bati ez zaio onartuko urte berean aurkeztutako proiekturik, baldin eta erakunde elkartu berberak parte hartzen badu proiektuotan.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Elkarteen kasuan, elkarteko idazkariak egindako ziurtagiria ere onartuko da. c) Erakunde onuradunaren IFZ. d) Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. e) Proiektuan parte hartzen duten erakundeen zerrenda eta proiektuan duten inplikazio-maila. f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/21 - 2015/10/30
Ebazteko epea:
Ebazteko gehienezko epea 120 egun naturalekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana