Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

«Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren. 2015

LABURPENA
Titulua:
�Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)� programaren. 2015
Xedea:
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfnoa: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
«Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren. 2015
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan ahalko dira programa honetan bilduriko laguntzen onuradun: Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE).
a) Industriaren, merkataritzaren, turismoaren eta nekazaritzako elikagaien industrien sektoreetakoak izatea. b) Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. c) Laguntzaren xede diren inbertsio proiektuak Euskal Autonomi Erkidegoan kokatzea. d) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan. e) Ondoko egoeraren batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan, ezta ere 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan, zeinaren ondorioz ezin baita laguntzen onuradun izan. Laugarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Bosgarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz. Seigarrena.– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango –edo, hala badagokio, ordainduko– da laguntza. Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan. Zortzigarrena.– Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik. Bederatzigarrena.– Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko bost urteetan enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik.
PRESTAZIOA
Muga:
Programa hau aplikatuz emango diren laguntzak garrantzi txikikoak edo minimis laguntzak izango dira. Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis laguntzaren guztizkoak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, indarrean dagoen ekitaldi fiskala eta aurreko biak aintzat hartuta. Hortaz, programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira esleituko, baldin eta esleitutako laguntzak muga hori gainditzen badu hain justu ere onuradunak eskuratutako beste minimis laguntza batzuk erantsi ondoren. Berdin dio laguntza horiek zein administraziok esleitu dituen.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Eskaera egiten duen pertsonaren ahalordearen kopia. c) Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda dagoela ziurtatzen duen dokumentua. d) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Turismoko lurralde-bulegoak egindako txosten teknikoa, proiektua Turismoa Orientatzeko Arauei egokituta dagoela egiaztatzen duena (Afi turismo-arlokoa bakarrik). e) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak egindako txosten teknikoa, proiektua Afi programari egokitzen zaiola egiaztatzen duena (nekazaritzako elikagaien industrien arlokoa bakarrik).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/03/03 - 2015/11/12
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko, 120 eguneko gehienezko epea ezartzen da, dokumentazio osoa aurkeztu zenetik hara zenbatuta
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana