Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Donostian Enpresen sorrera bultzatzeko laguntzak. 2015

LABURPENA
Titulua:
Donostian Enpresen sorrera bultzatzeko laguntzak. 2015
Xedea:
Helburua da langabezian dauden pertsonek norbere konturako lanpostu berriak sor ditzaten sustatzea, Donostian enpresa berriak sortuz edo enpresak langileek oinordetzan hartuz.
Diru kopurua:
300.000 €
Deialdiaren araudia:
  • Publikazio iragarpena (GAO Zk. 77/2015)
    Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Planaren barruan, «Enpleguaren berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten» lelopean, laguntzak ematea eta laguntzaprogramak arautzen dituen prozeduraren oinarriak argitaratzeko iragarkia
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
Itzuli Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
Donostian Enpresen sorrera bultzatzeko laguntzak. 2015
Helburua da langabezian dauden pertsonek norbere konturako lanpostu berriak sor ditzaten sustatzea, Donostian enpresa berriak sortuz edo enpresak langileek oinordetzan hartuz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Langabezian dauden pertsonek
a) Donostian dutela jarduera-gune nagusia. b) Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 bitartean hartu beharko du, bi data horiek ere kontuan hartuta. c) Laguntzaren helburu den enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan eskatzaileak ez du ekonomia-jardueren gaineko zergan jarduera berean edo antzekoan matrikularik eginda izango. d) Langaberen batek (bazkideren batek ) alta eman beharko du Gizarte Segurantzan e) Bazkideen artean, gutxienez batek Donostiako Sustapenak etengabe eskaintzen dituen ekintzaileentzako prestakuntza-saioetan parte hartu duela egiaztatu beharko da. 14 saio dira (28 ordu guztira), astebetean eta “hasierako sortaren“ baitan egiten direnak, enpresa sortzeko prozesuan garrantzitsutzat jotzen diren gaiak bilduta. Halere, gutxienez enpresako ekintzaile baten prestakuntza-ibilbidea eta lanbide-esperientzia aztertu ondoren, Donostiako Sustapenak aipaturiko prestakuntza-saioak egitetik salbuetsita dagoela erabaki lezake. f) Enpresak negozio-ereduari buruz hausnartu duela justifikatzeko, Donostiako Sustapenak bideragarritzat joko duen enpresa-plana aurkeztu beharko da. Enpresa-plan horrek honako atal hauei buruzko informazioa jasoko du gutxienez: 1. Funtsezko bazkideak: proiektua sustatzen duten pertsonen aurkezpena. 2. Funtsezko jarduerak: garatuko dituen jardueren xehetasuna. 3. Balio-proposamena: aurkeztutako abantailaren xehetasuna. 4. Bezero-segmentua: xede-bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa. 5. Kostu-egitura: kostu-egituraren aurreikuspena. 6. Aurreikusitako diru-iturria: diru-sarreren ereduaren aurreikuspena. g) Bazkideen artean, gutxienez batek Donostiako Sustapenak etengabe eskaintzen dituen ekintzaileentzako prestakuntza-saioetan parte hartu duela egiaztatu beharko da. 14 saio dira (28 ordu guztira), astebetean eta “hasierako sortaren“ baitan egiten direnak, enpresa sortzeko prozesuan garrantzitsutzat jotzen diren gaiak bilduta. Halere, gutxienez enpresako ekintzaile baten prestakuntza-ibilbidea eta lanbide-esperientzia aztertu ondoren, Donostiako Sustapenak aipaturiko prestakuntza-saioak egitetik salbuetsita dagoela erabaki lezake. Segidan datorren atalean azaltzen den bezala, ekintzaileak aurkeztuko duen enpresa-planarekin negozio-ereduaren ezagutzaren justifikazioa egiten badu, Donostiako Sustapenak modu honetan ere aipaturiko prestakuntza-saioak egitetik salbuetsita dagoela erabaki lezake.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
300.000 €
Muga:
1. Autonomoetan alta emandako persona bakoitzeko dirulaguntzak( gehienez eta guztira 3.000 euro): a)1.000 € izaera orokorreko lanpostu berri bakoitzeko b)1.500 € euroko dirulaguntza lan-merkatuan txertatzeko zailtasunik handienak dituzten ekintzaileen lanpostu berri bakoitzeko (Emakumeak, 30 urtetik beherako gazteak , 45 urtetik gorako pertsonak, lan-eskatzaile gisa gutxienez 12 hilabetean izena emana duten langabeak…) Nolanahi ere, pertsona bakar batek ez ditu aldi berean jaso ahal izango a) eta b) ataleko laguntzak. 2. Enpresa bakoitzeko dirulaguntzak: a) 2.000 euroko dirulaguntza enpresa berri bakoitzarentzat, publikoari arreta zuzena eskaintzeko kalean bertan zerbitzu- edo merkataritza-establezimendua izatea eskatzen duen jarduera ekonomikoari lotutako higiezinak alokatzeko gastuetarako (aipaturiko auzoak). b) 3.000 euro arteko dirulaguntza Izaera berritzaile argia duten eta hiriko gaur egungo enpresa-ehunari balio erantsi argia ekartzen dioten enpresa berrientzako dirulaguntza bereziak. Horretarako justifikatu behar izango da: b.1. 2.000 euroko dirulaguntza Donostiako Sustapenak potentzial handiko ekintzailetza bultzatzeko kudeatzen dituen programetako batean parte hartzearen ondorioz sortutako enpresa izatea: proiektuak azkartzeko Ekin+ programa, ekintzailetza gaztea eta berritzailea bultzatzeko Yuzz programa, gizarte-ekintzailetza bultzatzeko Ekin Soziala programa. b.2. 2.000 euroko dirulaguntza Donostiaren 2016ko Europako Kultura Hiriburutasunaren esparruan sortutako enpresa izatea. Gaur egun bisitariak erakartzeko eta zerbitzu osagarriak garatzeko alorrean osagai bereizgarri eta berritzaile argia ekar dezaketen jarduera ekonomikoak. b.3. 2.000 euroko dirulaguntza Donostiako Sustapenak tokiko ekonomia-ehunari zeharkako bultzada emateko estrategia garatzen duela kontuan hartuta, estrategia horrekin bat sortu den enpresa izatea. Hartara, ondoren zehaztutako alorretan ari diren enpresak lehentasunezkotzat joko dira, atal honen ondorioetarako: I+G+b alorreko enpresak, edo teknologiaren erabilera intentsiboa egiten duten enpresak. Gizarte-berrikuntzako izaera nabarmena duten enpresak; hau da, onura publikoa lortzeko helburu argia duten enpresak. b. atala betetzen bada, 1.000 euro gehiago sektore estrategikoetan: Ikus-entzunezkoa, digitala Diseinua, jantzigintza, ekoizpena eta moda sustatzeko zerbitzu profesionalak Smartenergy Surfa Laguntza-baliabideak (bizi-kalitatea) Nekazaritza eta elikadura sektorea (tokiko produktuaren garapena) Merkataritza eta ostalaritza c)500 euroko dirulaguntza langileek euren enpresa oinordetzan hartzeko laguntzak d)300 euroko dirulaguntza (haur bakoitzeko) etxeko eta laneko bizitzak uztartzen laguntzeko neurriak hartzera bideratutako pizgarriak. Laguntza, gehienez, 8.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, artikulu honetan azaldutako kontzeptu guztiak kontuan hartuta.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Oinarri hauen I -II-III- IV eranskinak, behar bezala beteta. b) Sustatzaile bakoitzaren NAN/AIZ fotokopia eta identifikazio fiskaleko txartela, Ondasun Erkidego, Elkarte Zibil, Merkataritza Elkarte, Elkarte Kooperatibo eta Elkarte Laboralari dagokienez. c) Enpresaren eraketako erregistro datuen eta eraketa eskrituren kopia, berezko izaera juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko izaera juridikorik ez duten sozietate zibilek kontratu pribatua entregatu behar dute, Foru Ogasunak zigilatua. d) Oinarri hauen 3. artikuluan eskatutako baldintzen zinpeko aitorpena, II. eranskineko ereduaren araberakoa. e) Hirugarren interesdunaren bankuko datuen altako fitxa, banku erakundeak zigilatua (III. eranskina). f) Oinarri hauen 3. artikuluan eskatutako baldintzen zinpeko aitorpena, II. eranskineko ereduaren araberakoa. g) Jarduera Ekonomikoen altaren kopia (Ogasun Foralaren 840 eredua). Nekazaritzako jardueran, alta zentsala. h) Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren izenean Gizarte Segurantzan dagokion Erregimenerako alta partearen kopia. i) Enplegu Zerbitzu Publikoaren aldetik, laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren izenean langabetu gisara Alta eta Bajen ziurtagiria. j) Donostiako Sustapenaren aldetik “Hastapena Packa” ziurtagiria, oinarrietan azaltzen diren formakuntza ikastaroetan parte-hartu izanaren justifikazio gisa. Horrela ez bada, gutxienez sustatzaile batek justifikatu beharko du dagokion formakuntza eta eskamentua. k) Enpresa-Plana azaldutako gutxieneko informazioarekin. Aukeztu beharko da (edota bidali fomentoss@donostia.org helbidera) planaren kopia digitala. l) Enpresaren eta laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren izenean, ordainketeri dagokienez arauzko egoeran dagoelaren ziurtagari eguneratuak Gipuzkoako Foru Ogasuna. m) Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (Foru Ogasuna) egindako alta eta baja aldien eguneratutako ziurtagiriak, enpresa eta laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren izenean. n) Enpresaren eta laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren izenean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin ordainketeri dagokienez arauzko egoeran dagoelaren ziurtagari eguneratuak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/28 - 2015/12/31
Ebazteko epea:
Donostian, 2015. urtean, enpresak sortzea bultzatzeko deialdia. Oro har, aurkezteko epea gehienez hiru hilabetekoa izango da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematen den egunetik kontatzen hasita. Salbuespen moduan, urtarrilaren 1etik hasi eta oinarri hauek ofizialki argitaratzen diren egunera bitarte emandako alten kasuan, hiru hilabeteko epea izango dute ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Edonola ere, eskaerak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 31n amaituko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana