Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Hirugarren sektorean energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena –2015. urtea.

LABURPENA
Titulua:
Hirugarren sektorean energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena –2015. urtea.
Xedea:
Energiaren aurrezpen eta eraginkortasuna hobetzeari begira, eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko industria alorreko instalazio eta eraikinetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak.
Diru kopurua:
2.000.000 €
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko irailaren 28koa (EHAA Zk. 195/2015)
    EBAZPENA, 2015eko irailaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren alorrean energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru laguntzak emateko deialdiari dagokionez, 2015eko eskabideak aurkezteko epea zein egunetan amaitu den jakinarazteko dena.
Araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa (EHAA Zk. 94/2015)
    EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren sektorean energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inber-tsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena –2015. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: PAERT 2015 - HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNA
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: PAERT 2015 - HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNA
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: PAERT 2015 - HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ENERGIA ERAGINKORTASUNA
Hirugarren sektorean energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena –2015. urtea.
Energiaren aurrezpen eta eraginkortasuna hobetzeari begira, eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko industria alorreko instalazio eta eraikinetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko. Laguntza programa honek ematen dituen diru laguntzez baliatzeko jarduerak 4. eta 5. ataletan edo oinarrietan zehaztean dira, eta EAEn gauzatu behar dira.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik, pertsona fisikoentzat nahiz pertsona juridikoentzat, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.000.000 €
Muga:
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru laguntza berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) eurokoa izango da; gainera, proiektuko izango duen muga ehun mila (100.000) eurokoa izango da, eta ez du inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Laguntza Programa honen Oinarri hauetako 4. eta 5. ataletan azaltzen direnak. Hala ere, inbertsio mota energia eraginkortasuna hobetzeko energia auditoria integrala egiteko edo ISO 50001 araua ezartzeko bada, Laguntza Programa honen kontura onuradun batek jaso dezakeen gehieneko eta guztizko diru laguntza hogeita bost mila (25.000) eurokoa izango da proiektuko, eta ez du inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Laguntza Programa honen Oinarri hauetako 4. eta 5. ataletan azaltzen direnak. Jardueraren kostu lagungarria 3.000 euro (BEZik gabe) baino txikiagoa bada, laguntzen programa honetaz ezin izango da baliatu
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) I-1 eranskina. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, behar bezala beteta. b) I-2 eranskina. Datu teknikoak eta administratiboak, eta bertan azalduko diren dokumentu administratiboak hauexek dira: - Sinatzailearen NANaren kopia. - Diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (24 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen agiria. Laguntzen programa honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez gero, kontu horretan sartu edo ordainduko da diru laguntza. - Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua. - Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua. - Memoria tekniko-ekonomikoa eta deskriptiboa, oraingo egoeraz eta proposatzen denaz. Auditorien edo ISO 50001 araua ezartzeko kasuan, energia aldetik deskribapen tekniko orokorra emango da kokalekuaz (funtzionamendu-orduak urtean, langile kopurua, txandak, energia kontsumoak eta kostuak, urteko produkzioa eta abar); baita energia kontsumitzen duten instalazioaren inguruan ere, eta auditoriari emango zaion irismena azalduko da (egingo diren monitorizazioak, garatuko diren energia balantzeak eta berauen konplexutasuna, baterako sorkuntzaren bideragarritasun azterketa ala ez, energia berriztagarriak, etab.). - Aurreikusitako energiaren aurrezpenaren justifikazioa, energia auditoriak izan ezik. - Enpresa esleipendunaren eskaintza, sailka zehaztua. Eraikinaren inguratzaile termikoari lotutako proiektuetan, instalaziorako proposatzen den isolamendu termikoaren kostua azaldu beharko da, proiektuarekin zerikusia duten beste kontzeptu batzuen kostutik behar bezala bereizita. c) II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d) IIII. eranskina. Onuraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e) IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta kasuan kasu, enpresa handia edo ertaina bada. f) V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g) VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Legearen arabera. h) VII. eranskina. Jarduera motaren arabera dagokiona, Hirugarren Sektoreko datu teknikoekin. i) 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handiak badira, eragin sustatzailearen edo efektu pizgarriaren justifikazioa, araudi horren 6.2 artikuluaren arabera. Era osagarrian, jarraian aipatzen diren jardueretarako, aurreko dokumentazioaz gainera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharra dago: Zerbitzu Sektoreko Eraikinen Inguratzaile Termikoa Hobetzeko Proiektuak: - Eraikinen inguratzaile termikoaren hobekuntzari lotutako proiektuetan, EKTren HE-1 dokumentua (energia eskariaren mugaketa) betetzen dela egiaztatzen duen justifikazioa (ikus 2.3 Taula). - Isolamendu termikoaren hobekuntzari lotutako proiektuetan, eraikinaren planta motaren krokisa, isolamendu termikoaren inguruan proposatzen den jarduerak eragindako fatxadak eta aldeak adieraziz. Familia bakarreko eraikinetan jarduerak: • Jabetzako eskrituren kopia. - Urteko energia gastuaren (elektrikoa eta erregaiena) fakturak, laguntza programa honen aurreko urteari dagokiona. Eskatzailea Etxejabeen Elkartea denean: - Etxejabeen Elkartearen IFKaren kopia. - Etxejabeen Elkarteko presidente hautatzeko aktaren kopia. Etxejabeen Elkarteko presidentetza duen pertsonak sinatu behar ditu diru laguntza eskatzeko agiriei lotutako dokumentuak, legezko ordezkaria den aldetik. - Etxejabeen Elkartearen bileraren akta, diru laguntza eskaera hau eskatzea ekarri duen kontratazioa eta gauzatzea erabaki zuena, hain zuzen ere. - Eragindako instalazioaren jabea ez bada eskatzailea, diruz lagunduko den jarduerari lotutako kontratua aurkeztu beharko da. Horretaz gain, zirriborroa emango den idazki bat ere aurkeztu beharko da, eskatzaileak eta jabeak sinatuta; bertan adieraziko da jabeak ezagutu eta baimentzen duela dagokion diru laguntza eskaera. - Zerbitzuak emateak aurreikusten badu inbertsioa jabeari jasanaraztea, fakturazio baten bitartez, emango den diru laguntza jabeari jasanaraziko zaio, eta kontratuan edo bere eranskin batean nola egingo den azalduko da. Eskatzailea Autonomoa denean jardueretan: - Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (IAE) Altaz Adierazpenaren kopia. - Eraginkortasun handiko inbertsioaren gainkostua, «konbentzional» edo «estandar» baten aldean, 651/2014 Araudiaren 38., 40. eta 46. artikuluen arabera. Aurreko kategorietan sartzen ez den jardueretarako eta eskatzailea pertsona juridikoa denean: - IFKaren kopia. - Eskritura, arau edo eratzeko aktaren kopia. - Eskatzailea ahalduntzeko eskrituraren kopia edo ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen dokumentua. - Eraginkortasun handiko inbertsioaren gainkostua, «konbentzional» edo «estandar» baten aldean, 651/2014 Araudiaren 38., 40. eta 46. artikuluen arabera. - Eragindako instalazioaren jabea ez bada eskatzailea, diruz lagunduko den jarduerari lotutako kontratua aurkeztu beharko da. Horretaz gain, zirriborroa emango den idazki bat ere aurkeztu beharko da, eskatzaileak eta jabeak sinatuta; bertan adieraziko da jabeak ezagutu eta baimentzen duela dagokion diru laguntza eskaera. - Zerbitzuak emateak aurreikusten badu inbertsioa jabeari jasanaraztea, fakturazio baten bitartez, emango den diru laguntza jabeari jasanaraziko zaio, eta kontratuan edo bere eranskin batean nola egingo den azalduko da.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/05/23 - 2015/09/28
Aurkezteko epe-muga:
Aurrekontuaren agortzeagatik aurreratutako itxiera.
Ebazteko epea:
EEEko zuzendari nagusiak ebazpena emateaz gain, haren berri emango du, egokitzat joko dituen moduez baliaturik, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideak (aurrerantzean «30/1992 Legea») dioena betetze aldera. Aipatutako ebazpena sei (6) hilabeteko epean helaraziko dio eskatzaileari, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana