Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2015

LABURPENA
Titulua:
Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2015
Xedea:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten. Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) energiaren kontsumoa murriztea, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez
Diru kopurua:
250.000 €
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko irailaren 8koa (EHAA Zk. 181/2015)
    EBAZPENA, 2015eko irailaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua amaitu dela egunaren berri ematekoa dena, elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioak sustatzeko inbertsioei diru-laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.
Araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa (EHAA Zk. 94/2015)
    EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena. – 2015. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: EKOIZPEN ELEKTRIKO BERRIZTAGARRIA 2015 – ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: EKOIZPEN ELEKTRIKO BERRIZTAGARRIA 2015 – ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: EKOIZPEN ELEKTRIKO BERRIZTAGARRIA 2015 – ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2015
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten. Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) energiaren kontsumoa murriztea, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: Energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egiten dituzten izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, nortasun juridiko propioaren jabe izanik. Laguntza programa honek ematen dituen diru laguntzez baliatzeko jarduerak 4. atalean zehaztean dira, eta jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barruan gauzatu behar dira.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea
PRESTAZIOA
Dotazioa:
250.000 €
Muga:
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru laguntza berrogei mila (40.000) eurokoa izango da, eta ez du inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, oinarri hauetako 4. atalean azaltzen direnak. Nolanahi ere, diru laguntzaren zenbatekoak ezin izango du kostu lagungarriaren % 45 gainditu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) I-1 eranskina. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, behar bezala beteta. b) I-2 eranskina. Datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta eta bertan eskatzaile bakoitzarentzat azaltzen diren dokumentu administratiboak. c) II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d) III. eranskina. Onuraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e) IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta enpresa handia edo ertaina bada. f) V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g) VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Legearen arabera. h) 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handiak badira, eragin sustatzailearen edo efektu pizgarriaren justifikazioa, araudi horren 6. artikuluaren arabera. i) VII. eranskina. Energia berriztagarrien alorreko dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: • VII. eranskina. Behar bezala beteta. • Memoria tekniko-ekonomikoa, diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak eta kalkuluen laburpena. • Aurrekontu zehaztua, eta diru laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. • Energia berriztagarrien erabileran oinarritzen diren energia instalazioetarako badira eskatzen den diru laguntza eskabidea, beharrezkoa bada gaur egun indarrean dagoen Eraikuntza Kode Teknikoak (EKT) xedatutakoaren arabera, dokumentazio justifikagarria aurkeztu beharko da, aipatu kodea ez zaiola aplikagarria egiaztatzeko; adibidez, EKT indarrean sartu aurreko obra lizentziaren kopia, dagokion eskrituraren kopia edo argi, gas edo telefonoaren fakturaren bat, besteak beste. • Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia). j) VIII. eranskina. Energia berriztagarriak. Instalazioa Deskribatzeko Fitxa Teknikoa. Laguntzen programa honetaz baliatu nahi den energia berriztagarrien instalazioari lotutako fitxa zehaztasunez bete beharko da.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/05/23 - 2015/09/08
Aurkezteko epe-muga:
Aurrekontuaren agortzeagatik aurreratutako itxiera.
Ebazteko epea:
Aipatutako ebazpena sei (6) hilabeteko epean helaraziko dio eskatzaileari, diru laguntza eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana