Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Innobideak-Kudeabide programa. Gipuzkoa 2015

LABURPENA
Titulua:
Innobideak-Kudeabide programa. Gipuzkoa 2015
Xedea:
Oinarri hauen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuetarako diru laguntzak arautzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 eta 49 langile artean dituztenak eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.
Diru kopurua:
319.114,58 €
Araudia:
  • 2014 Deialdia (GAO Zk. 94/2014)
    Innobideak-Kudeabide programari dagozkion 2014ko deialdiko diru laguntzak.
  • 2015 Deialdia (GAO Zk. 112/2015)
    Innobideak-Kudeabide Programari dagozkion 2015eko deialdiko diru laguntzak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 943.112818.Fax: 943.431.299.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Itzuli Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián
Innobideak-Kudeabide programa. Gipuzkoa 2015
Oinarri hauen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuetarako diru laguntzak arautzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 eta 49 langile artean dituztenak eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 eta 49 langile artean dituztenak eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.
a) Izaera juridiko propioa izatea. b) Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak. Baldintza hori egiazta tzeko kontuan hartuko da enpresaren jarduera nagusiaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altako epigrafea. c) Gipuzkoan kokatuta egotea. d) 5 eta 49 langile artean izatea (biak barne), urteko lansaio osoa kontuan hartuta. Enpresako langiletzat hartuko dira enpresaren jarduerari atxikitako langile autonomoak, zeinak, bere izaeragatik, ezin baitute Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emanda egon. e) Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan. f) Armen ekoizpen, merkatura tze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera. g) Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea. f) eta g) paragrafoetan adierazitakoaren egiaztapena enpresa eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentura zuzenduko baita. a), b), c) eta d) paragrafoetako baldintzak, azkeneko hori gutxieneko langile kopuruari dagokionez, eta g) paragrafokoa eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dira, deialdian adierazitako dokumentazioaren bidez, eta proiektua bukatu arte bete beharko dira. d) paragrafoaren kasuan, gehieneko langile kopuruari dagokionez, nahikoa izango da eskaera aurkezterakoan egiaztatzea. f) eta g) baldintzen kasuan, horiek eragin dituzten inguruabarrak irauten duten bitartean bete beharko dira, betiere 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
319.114,58 €
Muga:
Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 6.000 euro izango dira enpresa bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaeran honako informazio hau sartuko da: — Oinarri arautzaileetan eta deialdian zehaztutakoaren araberako eskaera. — Enpresa eskatzailearen datuak. — Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena. — Jarduera Plana, enpresak egindakoa Bertan, osotasunean deskribatuko dira kudeaketa aurreratuan pausoak emateko egingo dituen jarduerak, betiere Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txosteneko ondorioen ildotik. — Diru laguntza eskatzen den finkatze proiektuaren (2B) memoria tekniko-ekonomikoa, eskuragarri den ereduaren arabera, proiektuaren behar adina informazioarekin, hala nola, programaren helburuen egokitzapena; ekintza planaren kalitatea finkatze proiektuan ezarritako helburuak lortzeko proiektuan proposatu diren eginbeharren egokitza pena; espero diren emaitzak eta eragina; talde sustatzailearen eta kanpoko taldearen egokitasuna; kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lan esperientzia, kide kopurua eta taldearen trebakuntza; eta proiektuaren kudeaketaren eredua eta metodologia eta esleitutako baliabideen egokitzapena. — Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua. — Enpresaren eta 14. oinarrian ezarritako pertsonen edo enpresen artean 3. oinarrian ezarritako edozein proposamen egiteko sinatutako kontratuen kopia. Dokumentu honetan, diruz lagunduko den lanaren eduki desberdinak zehaztuko dira. — Langileen kopurua jakiteko, enpresa onuradunaren Tc2 agirien kopia, agiri horiek eskaera aurkezten den unearen aurreko hilabetera arte eguneratuta egongo dira. Sozietate kooperatiboen kasuan, erantsi beharko da kooperatibisten kotizazioen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren enpresa lankideak emandakoa. Dokumentazio horren ordez, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik. — Diru laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean alta emanda dauden langileen batez bestekoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez. Sozietate kooperatiboen kasuan, Gizarte Segurantzaren enpresa lankideak egindako ziurtagiria erantsi beharko da. Dokumentazio horren ordez, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik. — Jarduera Ekonomikoen historikoa, Ogasun eta Finantza Departamentuak emana. Dokumentazio horren ordez, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik. — Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen dokumentazio indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik. — Laguntza bateragarrien ziurtagiria. — Minimis laguntzen ziurtagiria. — Ardurapeko adierazpena, deialdi honetan eransten den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sartzen dena, 2.1. oinarrian aurreikusitakoaren gainekoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/06/18 - 2015/09/30
Ebazteko epea:
Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa duen eskaerari sarrera ematen zaionetik aurrera kontatuta.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana