Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak 2015eko ekitaldia

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Argitaratze-data 2015/09/24
Ikastaroa egiteko onartutakoen zerrenda Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Ikastaroan_onartutak_zerrenda.pdf (PDF , 79.54 KB)
Argitaratze-data 2015/09/07
Onartutakotako zerrrenda eta azterketaren data Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Onartuta_zerrenda_azterketa.pdf (PDF , 79.52 KB)
Argitaratze-data 2015/09/01
Elkarrizketen ordutegia Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Elkarrizketen_ordutegia.pdf (PDF , 104.01 KB)
Onuradunak Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Onuradunak_zerrenda.pdf (PDF , 79.19 KB)
LABURPENA
Xedea

31 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketaren kudeaketa profesionalak prestatzeko.



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • 32 urte baino gehiago ez izatea
    • Curriculum Vitae
    • Goi-mailako unibertsitate-titulua izatea, ahal izanez gero, Ekonomia Zientzietan edo Enpresa Administrazioan edo Zuzendaritzan, Merkatu Ikerkuntzan eta Tekniketan, baita enpresa- eta merkataritza-kudeaketarekin lotutako graduko titulazioak ere, edo Zuzenbideko titulazioa, merkataritzako eta ekonomiako prestakuntzarekin.
    • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, gutxienez, eskabidea aurkeztu baino 12 hilabete lehenagotik. 12 hilabete baino gutxiagoko aldiak onartuko dira, baldin eta eska¬tzailea erkidegotik behin-behinean atera bada, ikasketak direla-eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da egoera hori.
    • Hautaketa aurreko ikastaroan eta, hautatua izanez gero, beka esleitzean egin beharreko jarduerak egiteko prest egotea.
    • Edukiz eta helburuz antzekoa izan den bekaren baten onuradun ez izatea.

      Baldintza hauek eskaera aurkezten denean bete behar dira

Betekizunak eta merezimenduak
  • Lan-esperientzia.
  • Euskararen, ingelesaren eta frantsesaren ezagutza.
  • Beste edozein prestakuntza akademiko eta ikastaro. Ez dira kontuan hartuko ordu kopurua adierazita ez daukaten ikastaroak.
  • Bekaren iraunaldian lan ordaindurik ez egitea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Aurrekontuko zuzkidura
465.000 euro
Prestazio ekonomikoa

- 31 beka, 15.000,00 euro beka bakoitzeko.
- 2 hilabeteko prestakuntza teorikoa, beka behin betiko esleitu aurretik.
- 12 hilabeteko praktikaldia Euskal Herrian dagoen Merkataritza Laguntza Teknikorako Bulego batean edo merkataritza banaketarekin zer ikusia duen erakunde edo enpresa batean.



 

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    2015eko ekainaren 15eko 9:00 etatik uztailaren 15eko 12:00ak arte

     

    Tramiteen deskripzioa  

    Hasierako kudeaketa lanak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan egingo dira. Bertan aurkeztutako eskaeren analisia eta ebaluaketa egingo dute, eta nahi duten informazio eta dokumentazioa eska dezakete, eskaerak dituzten gabeziak konpontzeko. Hori egin ondoren, Lurralde Ordezkaritzak Merkataritza Zuzendaritzara bidaliko dituzte egindako analisiak. 

    Hautaketa batzorde batek egingo du aurkeztutako eskaeren balorazioa, eta eskumena duen organoari emango dio proposamena. 

    Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren 17an

    Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Web orrian argitaratuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0059202
Euskadi, auzolana