Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Bertako produktuak merkaturatzeko Dirulaguntzak. Oñati 2015

LABURPENA
Titulua:
Bertako produktuak merkaturatzeko Dirulaguntzak. Oñati 2015
Xedea:
Diru-laguntzaren helburu nagusia da lehenengo sektorea bultzatzea eta sustatzea. Aipatu helburua landa ingurunearen garapenerako politika nagusiekin egiten du bat, hala nola: — Nekazaritza-ustiategien jarraipena ziurtatzea, landa-ingurunearen garapen ekonomikorako oinarrizko bitarteko baitira, bai eta familia-nekazari tzatik ahalik eta jende gehien bizitzeko bitarteko ere. 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. — Euskadiko nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren fun tzio aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatzea ekonomi, gizarte, ingurugiro eta kultur alderdietan, nola eta Euskadiko nekazaritzaren egoera eta ezaugarrietara egokitutako eredua diseinatuz, landa eremuak despopulatu eta lagatzeko prozesuak eragotziz, eta landa eta hiri inguruen arteko elkarreragina diskriminazio positiboaren bitartez bultzatuz.
Diru kopurua:
22.000 €
Deialdiaren araudia:
  • Bases reguladoras (BOG Zk. 104/2015)
    Bases reguladoras de la concesión de subvenciones con cargo a los programas gestionados por el Departamento de Barrios y Desarrollo Rural.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Oñatiko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Oñatiko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Foruen Enparantza, 1 - 20560 Oñati
Telefono bidezko arreta:
943 78 04 11
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Foruen Enparantza, 1 - 20560 Oñati
Itzuli Foruen Enparantza, 1 - 20560 Oñati
Bertako produktuak merkaturatzeko Dirulaguntzak. Oñati 2015
Diru-laguntzaren helburu nagusia da lehenengo sektorea bultzatzea eta sustatzea. Aipatu helburua landa ingurunearen garapenerako politika nagusiekin egiten du bat, hala nola: — Nekazaritza-ustiategien jarraipena ziurtatzea, landa-ingurunearen garapen ekonomikorako oinarrizko bitarteko baitira, bai eta familia-nekazari tzatik ahalik eta jende gehien bizitzeko bitarteko ere. 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. — Euskadiko nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren fun tzio aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatzea ekonomi, gizarte, ingurugiro eta kultur alderdietan, nola eta Euskadiko nekazaritzaren egoera eta ezaugarrietara egokitutako eredua diseinatuz, landa eremuak despopulatu eta lagatzeko prozesuak eragotziz, eta landa eta hiri inguruen arteko elkarreragina diskriminazio positiboaren bitartez bultzatuz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Ekoizleak eta kontsumo taldeak
A) Ekoizleei zuzendutako laguntzak. Ustiategi bakoitzeko onuradun bakarra izan ahalko da. Dirulaguntzaren onuraduntzat joko da honako baldintza bereziak betetzen dituena: — Eskaera egin baino lehen Oñatiko udalerrian erroldatuta dagoena. — Eskaera egin baino lehen Oñatiko udalerrian nekazaritzaustiategia inskribatuta duena. — Larunbatero egiten den azokara baserri-produktuak saltzera etortzen dena eta honako baldintzak betetzen dituena: i. Fruta eta barazki salmentan, garaian garaiko produktuak eskainiko dira, gutxienez 3 produktu saldu beharko dira. ii. Bestelako produktuetan ez da kopuru minimorik ezarriko hau da; gazta, ogia, eztia, etab. iii. Gutxienez, hiruhilabetekoan 4 larunbat egon beharko dira saltzen. iv. Salmenta larunbatetako Udal azokan egin beharko da. B) Kontsumo-taldeei zuzendutako laguntzak. Bertako produktuak kontsumitzeko sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
22.000 €
Muga:
A) Ekoizleei zuzendutako laguntzak. Tokiko Gobernu Batzarrak eskaerak aztertu ondoren eta ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero, 50 €-ko diru-laguntza zuzena emango du, ustiategi bakoitzeko eta larunbat bakoitzeko (gutxienez, hiruhilabetekoan 4 larunbat saltzen egon izana ziurtatu beharko da). B) Kontsumo-taldeei zuzendutako lagun tzak. Bertako produktuak kontsumitzeko sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteek honako gastuendako diru-laguntza eskatu ahal izango dute zehazten diren zenbatekoekin: i. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainetarako, %35. ii. Kontsumo taldearen lokalerako eta azpiegituretarako inber tsioak, %20.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Ekoizleei zuzendutako laguntzak. Eskaera konkretua egin beharko da (Udal eskaera orri orokorra), non adierazi beharko dituzten ondorengo datuak: zer nolako produktuak saldu dituzten eta zenbat larunbatetan zehar. Halaber, gehitu beharko dizkiote honako agiriak: — Udalak izendatzen duen ordezkariak sinatutako agiria (1. eranskina), zeina, azokan saldu izanaren froga-agiria izango da. — nekazaritzako ustiategien errolda agiria. Horiez gain, merkaturatzerako diru-laguntzak emateko beharrezko deritzon datu osagarriak eska ditzake Udalak. B) Kontsumo-taldeei zuzendutako lagun tzak. Kapitulu honek aipatzen dituen diru-laguntza eskaerak urtarrilaren 1etik azaroaren 31ra bitartean egin beharko dira Udal Erregistroan. Eskaera-orria Auzoak eta Landa Garapen departamentura zuzendu beharko da. Eskaera orriarekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira: — Irabazi asmorik gabeko elkartearen agiriak. — Inbertsioaren edo gastuaren fakturak. — Diru-laguntzaren ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/01/01 - 2015/11/30
Ebazteko epea:
Prozedura aztertzeko, ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izango da. Epea kalkulatzeko, deialdia argitaratzen den eguna hartuko da kontuan.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana