Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Merkataritza biziberritzeko planaren (PERCO) esparruan merkataritzari diru-laguntzak. Irun 2015

LABURPENA
Titulua:
Merkataritza biziberritzeko planaren (PERCO) esparruan merkataritzari diru-laguntzak. Irun 2015
Xedea:
PERCO-n (2013an egina eta 2013ko uztailaren 22an merkatariei aurkeztua. Ikusi I eranskina, PERCO - Kudeaketa plana) markatutako helburua (Irun merkataritza-hiri gisa kokatzea) lortzen lagunduko duten estrategia kolektiboak sustatuz. Oinarri hauen bidez, ekintzak bultzatu nahi dira, hiri-merkataritza sendotzeko eta ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko sektore horrek duen motor-papera indartzeko. Izan ere, udalerriko ekonomia-ehunaren egituratzailea da, eta ondorio positiboak sortzen ditu hiriko bizi-kalitatean eta Irun hiriaren irudian, merkataritza- eta zerbitzu-hiri gisa.
Diru kopurua:
74.000,00 €
Araudia:
  • Iragarkia: diru-laguntzak emateko oinarriak (GAO Zk. 136/2014)
    Irungo merkataritza biziberritzeko planaren (PERCO) esparruan interes estrategikoko proiektuak burutzeko eta gauzatzeko xedean irungo merkataritzari diru-laguntzak emateko oinarriak.
  • Iragarkia: diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia (GAO Zk. 113/2015)
    Irungo Merkataritza eta biziberritzeko Planaren (PERCO) esparruan interes estragikoko proiektuak burutzeko eta gauzatzeko xedean Irungo Merkataritzari dirulaguntzak emateko oinarriak
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Irungo Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Irungo Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Plaza San Juan Harria, 1, 20300 Irun Irungo Udalean, aurrez aurre HAZn (San Martzial kalea, 2), postaz (San Juan plaza 1, 20304 Irun) edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac).
Telefono bidezko arreta:
943 50 51 52
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza San Juan Harria, 1, 20300 Irun Irungo Udalean, aurrez aurre HAZn (San Martzial kalea, 2), postaz (San Juan plaza 1, 20304 Irun) edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac).
Itzuli Plaza San Juan Harria, 1, 20300 Irun Irungo Udalean, aurrez aurre HAZn (San Martzial kalea, 2), postaz (San Juan plaza 1, 20304 Irun) edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac).
Merkataritza biziberritzeko planaren (PERCO) esparruan merkataritzari diru-laguntzak. Irun 2015
PERCO-n (2013an egina eta 2013ko uztailaren 22an merkatariei aurkeztua. Ikusi I eranskina, PERCO - Kudeaketa plana) markatutako helburua (Irun merkataritza-hiri gisa kokatzea) lortzen lagunduko duten estrategia kolektiboak sustatuz. Oinarri hauen bidez, ekintzak bultzatu nahi dira, hiri-merkataritza sendotzeko eta ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko sektore horrek duen motor-papera indartzeko. Izan ere, udalerriko ekonomia-ehunaren egituratzailea da, eta ondorio positiboak sortzen ditu hiriko bizi-kalitatean eta Irun hiriaren irudian, merkataritza- eta zerbitzu-hiri gisa.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a. Deialdi honen Oinarri Arau-emaileen bigarren oinarrian jasotako jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko nahiz juridikoek, PERCO proiektuetan agente eragile gisa ari badira (1. lerroa). b. Aurreko a. atalean deskribatutako pertsona fisiko nahiz juridikoen elkarteek, PERCO proiektuetan agente eragile gisa ari badira (1. lerroa). c. Aurreko a. atalean deskribatutako pertsona fisiko nahiz juridikoak biltzen dituzten elkarteek, PERCO proiektuetan agente eragile gisa ari badira (2. lerroa).
Ezin izango dira onuradun izan ondoko gorabehera hauetakoren batean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak edo haiek biltzen dituzten elkarteak: a. Epai irmoaren bidez diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko eskubidea galtzeko zigorra jarria izatea. b. Konkurtsoa deklaratzeko eskatua izatea, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuak izatea, konkur tsoa deklaratua izatea, auzipetuta egotea edo Konkurtsoen Legearen arabera gaitasun gabe utziak izatea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako gaitasungabetze epea amaitu gabe dagoenean. c. Administrazioarekin izenpetutako edozein kontratu behin betiko suntsituta edukitzea, edozein arrazoi dela medio errudun deklaratuta egotearren. d. Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari direnak kasu bakoitzean aplikatu beharreko berariazko legerian jasotako kontratatzeko bateraezintasun egoeraren batean egotea edo ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak (Hauteskunde Erregimen Orokorra) araututako hauteskunde karguetako edozein izatea, bertan ezarritako moduan. e. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean ez egotea. f. Udal honek edo bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzak itzultzeko obligazioetan egunean ez egotea. g. Zergazkoak ez diren zuzenbide publikoko zorrak direlaeta ordaindu beharreko obligazioetan egunean ez egotea Irungo Udalaren aurrean. h. Araudiaren arabera paradisu fiskaltzat jotako herri edo lurralde batean izatea bere egoitza fiskala. i. Epai irmoaren bidez diru-lagun tzak eskuratzeko eskubidea galtzeko zigorra jarria izatea diru-laguntza eta laguntza publikoen alorrean arau-hausteak egiteagatik eta zerga alorreko arau-hausteengatik bideratutako prozedura administratiboaren ondorioz.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
74.000,00 €
Muga:
Eskaera bakoitzak lortutako puntuen arabera kalkulatuko da diru-laguntzaren hasierako zenbatekoa. Lortutako puntu bakoitzeko 100,00 (ehun) euro jasoko ditu eskaerak diru-laguntzetan. Gehienez ere 10.000,00 (hamar mila euro edo diruz lagungarria den aurrekontuaren % 80 jasoko ditu eskaera bakoitzak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Eredu normalizatuari egokitutako instantzia. — Proiektua deskribatzen duen memoria, burura eramateko egutegia, kostua eta finan tzazioan aplikatutako baliabideak adieraziz eta, hala dagokionean, PERCOren araberako zein Taldetan dagoen azalduz. Eskaera berezko izaera juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarte batek aurkezten badu, memoriak, gainera, elkartekideen zerrenda eta pertsona horietako bakoi tzak bere gain hartutako konpromisoak jasoko ditu. Horretaz gain onuradun den aldetik elkarteari dagozkion betebeharrak betearazteko nahikoa ahalak dituen ordezkari baten izendapena jasoko du. — Pertsona eskatzailearen edo eskatzaileen NAN edo IFKren kopia. — Diru-laguntzaren onuradun izateko egoeran dagoela esaten duen erantzukizunpeko adierazpena eta datuak kon tsultatzeko baimena eredu normalizatuaren arabera. Eskaera berezko izaera juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarte batek eskatzen badu, elkartekide den eskatzaile bakoi tzak erantzukizunpeko berariazko adierazpena sinatuko du bere izenean. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako mugak dituzte datuen erabilerak eta lagapenak. Eska tzaileak Irungo Udalari baimenik ematen ez dionean gorabehera horiek ofizioz egiaztatzeko, inprimaki honekin batera aurkeztu beharko dira zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. — 2. lerrora biltzen diren elkarteek, gainera, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialaren egiaztagiria, diru-laguntza eskatzen den ekitaldiko urtarrilaren 1ean eta aurreko ekitaldian Merkatarien Elkarteen Erroldan agertzen den erakunde eskatzailearen datuak biltzen dituena, aurkeztu behar dute, baita deialdi honen 8. artikuluan zehaztutako eremuen arabera elkartutako komertzioen zerrenda ere.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/06/18 - 2015/07/17
Ebazteko epea:
Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez erabakiko da deialdia, eta eskaera jasotzen den egunetik hasi eta gehienez ere 3 (HIRU) hilabeteko epean emango da haren berri.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana