Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2015

LABURPENA
Titulua:
Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2015
Xedea:
2015eko aurrekontu-ekitaldian merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan bereziki enpleguaren sorrera sustatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Era berean, diru-laguntza lerro honen helbura da merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak diruz laguntzea, bi arlo hauek indartzeko azken helburua betetzeko.
Diru kopurua:
40.000 €
Araudia:
  • Oinarri orokorrak (GAO Zk. 51/2015)
    Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Azpeitiako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Azpeitiako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Telefono bidezko arreta:
Tel: 943 15 72 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Itzuli Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2015
2015eko aurrekontu-ekitaldian merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan bereziki enpleguaren sorrera sustatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Era berean, diru-laguntza lerro honen helbura da merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak diruz laguntzea, bi arlo hauek indartzeko azken helburua betetzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Onurak jaso ahal izango dituztenak merkataritza arloko, lehen sektorearen arloko enpresak eta hostalaritzakoak izango dira, edozein dela ere horien forma juridikoa, beti ere honako baldintzak betetzen badituzte
— Entitatearen sozietate-egoitza Azpeitian izatea. — Sozietatearen egoitza Azpeitian izan ez arren, kontratazioa Azpeitian kokatutako lantegirako izatea. b) Kontratuko diren pertsonek bete beharrekoak: — Lan-eskatzaile moduan izena emanda egotea LANBIDE Enplegurako Euskal Zerbitzuan, eskaria aurkezten den egunean. — 2012eko urtarrilaren 1a baino lehen Azpeitian erroldatua egotea (hiru urteko antzinatasuna),eta egoera horretan jarraitzea diru-laguntza epealdia amaitu artean. — Aurreko antzinatasun baldintza bete ezean, onuradun izan ahalko da, baldin eta egiaztatzen badu gaur egun Azpeitian erroldatua dagoela eta gutxienez 10 urteko epe jarraian erroldatua egon dela.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
40.000 €
Muga:
a) 600 euro lanaldi osorako sortutako lanpostu berri bakoitzeko, 3 hilabete edo gehiagorako bada. Laguntza hori 300 eurokoa izango da kontratazioa lanaldiaren zati baterako baldin bada. b) 1.200 euro lanaldi osorako sortutako lanpostu berri bakoitzeko, 6 hilabete edo gehiagorako bada. Laguntza hori 600 eurokoa izango da kontratazioa lanaldiaren zati baterako baldin bada. Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatuko dituzten jarduerak edo ekimenak egiteari dagokionean: a) Internet bidez produktuak salgai ipintzeko ataria martxan jartzea (merkataritza «on-line»), gastu lagungarrien (BEZ barne) %50ean lagunduko dira eta diruz lagunduko den zenbatekoa ez da 200 € baino handiagoa izango. b) Lehen sektoreko produktuen kontsumoa gastu lagungarrien (BEZ barne) %50ean lagunduko dira eta diruz lagunduko den zenbatekoa ez da 400 € baino handiagoa izango. c) Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (lokalak handitzea, negozio lerro berrien sorrera, erakuslehioak berritzea, produktu berriak merkatura ateratzea, etabar) gehienez %30ra bitartean lagunduko dira eta diruz lagunduko den zenbatekoa ez da 1.000 € baino handiagoa izango. Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritza-jarduerak eta lehenengo sektorekoak jartzeari gehienez 3.000 €ko laguntza emango zaio proiektu bakoitzeko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Eskatzailearen edo/eta entitate eskatzailearen ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia. 2. Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emandako agiriaren kopiak, hala dagokionean. 3. IEZn alta egiaztagiria. 4. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia. 5. Diru-laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza. 6. Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea. Eskaria 3.000 €-tik beherakoa bada zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du. 7. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badaudela eta/edo beste erakundeetan diru-laguntza eskatu duela adierazten duena. 8. Onuradun izateko inolako baztertze-arrazoitan sartuta ez dagoela adierazten duen erantzunkizunpeko aitorpena. 9. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Deialdiaren oinarri orokorren 5. Artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkezteaz gain, diru-laguntza hauek jasotzeko honako agiriak ere aurkeztu beharko dira: a) Langilearen nortasun-agiria, edota laneko baimena eta bizileku-baimena, langilea Europako Batasunetik kanpoko atzerritarra izango balitz. b) Lan-bizitzaren txosten eguneratua, Gizarte Segurantzak emana, eskaria aurkeztutako datatik bost eguneko antzinatasunarekin. c) Kontratatu nahi den pertsonaren langabezia egoera egiaztatuko duen dokumentua, Enplegurako Zerbitzu Publiko batek emana: Enplegu-eskariaren Alta eta Berritze dokumentua. d) Langabetuaren erroldatze-egiaztagiria. e) Egin den edo egingo den kontratazioaren datuak. f) Batez besteko plantila egiaztatzea: kontratatu aurreko hiru hilabeteei dagozkien TC1 eta TC2ak. g) Lanaldiari eta ordainsariari dagokionez, ezarri behar zaion hitzarmen kolektiboan zehaztua datorrena beteko dela egiaztatuko duen zinpeko aitorpena. h) Laguntza emateko irizpideak kontuan izanik, beharreko beste edozein dokumentazio. 6.2.- Merkataritzako lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintza edo jardueretarako diru-laguntzei dagokionean. a) Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta. b) Proiektua deskribatuko duen memoria. c) Aurrekontu zehaztua edo proiektua exekutatzeko izandako gastuen zerrenda. d) Laguntza emateko irizpideak kontuan izanik aintzat hartu beharreko beste edozein dokumentazio (lokalaren errenta). 6.3.- Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritza-jarduerak eta lehenengo sektorekoak jartzeko diru-laguntzetan. a) Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta. b) Enpresa-proiektua deskribatuko duen memoria. c) Aurrekontu zehaztua edo proiektua exekutatzeko izandako gastuen zerrenda. c) Laguntza emateko irizpideak kontuan izanik aintzat hartu beharreko beste edozein dokumentazio (lokalaren errenta, inbertsiogastuak eta abar).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/03/18 - 2015/10/31
Ebazteko epea:
Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea urte betekoa izango da, diru-laguntza deialdia argitaratzen den egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana