Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

[MEC]  Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2015

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
Betekizunak eta merezimenduak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
  • Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso ez izana, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean ez egotea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat.
  • Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
  • Enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutako betekizunak errespetatzea, edo, bestela, gomendio hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.
  • Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
Aurrekontuko zuzkidura
3.432.200,00 euro
Prestazio ekonomikoa

%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.

Aktiboak, 1) taldea

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak  Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duena lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo enpresa transmisioa programan parte hartu izana egiaztatzen duena.

Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.


Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.







 

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2015eko irailaren 15ean amaituko da, 12:00etan.

     

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

     

    Aurkeztu beharreko beste dokumentazioa:

    1. Zinpeko aitorpena puntu hauek direla eta:
      1. Inbertsio hori bera egiteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik jasotako edo haiei eskatutako laguntzak.
      2. Ekitaldian bertan edo aurrekoetan enpresak jaso dituen de minimis laguntzak.
      3. Laguntza-porzentajea handitzeko titulazioa eta ziurtapena aipatzen zaien langileek beren lan-harremana laguntza eskatzen den saltokiarekin dutelako aitorpena.
      4. Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian, ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez haren erakunde autonomoek emandakorik, izaera bereko diru-laguntzaren esparruan hasitakorik.
    2. Dokumentu hauen fotokopia: eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, eratze-eskritura eta geroztik eskriturak izandako aldaketak, eta bidezko erregistroetan inskribatuta dagoela egiaztatzeko dokumentua.
    3. Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.
    4. Hirugarrenaren alta-dokumentua.
    5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
    6. Jatorrizko fakturak edo fakturen fotokopia konpultsatuak.

      OHARRA: Soilik onartuko dira 50 euro edo gehiagoko fakturak, BEZik gabe, eta kontzeptua kodifikatu gabe dutena (9.4.j. art.).

      Kontzeptua kodifikatuta duen faktura onartu ahal izateko, fakturan bertan aipatzen den aktiboa zein den egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

    7. Aurkeztutako fakturen jatorrizko ordainagiriak edo konpultsatutako kopiak.
    8. Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    9. Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate- edo bikaintasun-, edo  “Saltokitik Enpresara programan parte-hartu izanaren ziurtagirien kopiak.
    10. Azken TC2 agiria.
    11. Lanbide heziketaren titulazioaren edo merkataritza sektorearekin lotutako profesionaltasun ziurtagiriaren kopia konpultsatua.
    12. Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aintzatestea.
    13. Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabegazio Ganberaren ziurtagiria, Enpresa Transmisioa programan parte-hartu izana egiaztatzen duena.

    Eskabidean jasotako datuak egiazkoak diren espedientearen tramitazioaren edozein unetan egiaztatu ahal izango dira. Goian aipatutako zinpeko aitormenean agertzen den daturen bat faltsua izanez gero, administrazio- zein zigor-erregimenaren arabera dagokion zehapena jasoko du.

    Inbertsioak hainbat saltokitan egiten dituzten enpresek eskabide bakar bana egingo dute saltoki bakoitzeko. Gainerako dokumentuak lehen eskabidean baizik ez dira aurkeztu behar, ez guztietan.

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
1010102
Euskadi, auzolana