Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Laguntzak eta bekak

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa orokorra
 
Bi laketa aurreratua
  • widget
  • W3Crako sarbidea

[LANdhome]  Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresei diru-laguntzak, EAEra itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Argitaratze-data 2015/06/27
Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko urriaren 15eko 12:00ak arte, edo dagoen kreditua agortu bitartean.
LABURPENA
Xedea

Batetik, EAEko enpresei, euren antolakuntzak egoki ditzaten, laguntzeko, eta, bestetik, kanpoan esperientzia lortu duten profesionalak, direktiboak eta teknikariak itzultzea ahalbidetzeko, indarrean jartzen da LANdhome programa, zeinak azken buruko helburu hauxe baitu: kanporako joan-etorrien fluxuak barnean dituzten karrera-planak erakargarriago egitearena ahalbidetzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Enpresa eskatzailearen nazioartekotze-plana.
    • Proiektuaren memoria zehatza

      Zeinetan honako hauek jasoko diren:

      • Enpresari edo enpresa elkartuei buruzko informazio orokorra.
      • Egingo den kontratazioaren deskripzioa, eskainitako postua zehazten delarik.
      • Kontratatuko den pertsonaren curriculum vitae.
      • Kontratatuko den pertsonaren soldata-kostu gordina, aurreikusitakoa.
      • Plantillaren gehikuntza garbia, aurreko urtearekikoa, justifikatzea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aginduan eskatutako betekizunak konplitzeari buruzko deklarazioa, kontratatutako profesionalarena Informazio xehatua

    Aginduan eskatutako betekizunak konplitzeari buruzko deklarazioa, kontratatutako profesionalarena:

    • Atzerrialdia hasi aurreko unean, EAEn, gutxienez 2 urtez administrazio-auzotasuna eduki izana egiaztatzea.
    • Atzerrian, kanpora joandako profesional gisa, etenik gabe gutxienez 4 urte eginda izatea, edo halako kondizioan 10 urte eginda izatea etenaldiekin, betiere programa honek laguntzen duen lan-kontratua sinatu aurretik.
    • Atzerritik itzuli aurreko unean, kanpoan enpresa bateko (euskal enpresa baten filiala izan zein ez izan) teknikari edo direktibo mailako postu bat betetzea.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan, profesional gisa, gutxienez  4 urtez egoteko konpromisoa hartzea.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000 euros (200.000 euros de crédito de pago de 2015 y 200.000 euros de crédito de compromiso de 2016)
Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabide jaso eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, Nazioartekotzeko zuzendariari dagokio prozedura erabakitzeko administrazio-ebazpena ematea eta jakinaraztea.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Tel.: 945 01 99 80/81/46

Iñaki Ezkurra, Mara Estibalez.

Kodea
1026201
Euskadi, auzolana